Loraldia Festibala 2025 - Kristalezko zooa

Sarrerak

KRISTALEZKO ZOOA. TENNESSEE WILLIAMS

Zuzendaritza: Natalia Menéndez

Aktoreak: Mikel Losada, Ione Irazabal, Miren Gaztañaga eta Arnatz Puertas

Euskarara egokitzea: Kepa Errasti

El zoo de cristalek bizitza aldatu zion Tennessee Williamsi. Autore iparramerikarrak hainbat lan egin zituen gidoilari, antzerkigile eta kontakizun laburren idazle gisa bere lehen urteetan; horien artean, adibide interesgarri bat ekar dezakegu gogora, 1940ko Retrato de una mujer de cristal ipuina. Kontakizun horrekin, Williamsek handik gutxira eskainiko zuenaren hazia landatu zuen, bere lehen obra handia izan zen eta ikusleak hunkituko zituenarena: El zoo de cristal.

1944an idatzi zuen eta 1945eko martxoaren 26an estreinatu zen El zoo de cristalek berehalako arrakasta izan zuen, Tennessee Williamsen ibilbideari hasiera emanez AEBko XX. mendeko antzerkigile eta idazle nabarmen gisa, eta mundu mailako erreferentzia bihurtuz. Hainbat sari irabazi zituen, tartean Dramaren bi Pulitzer sari (Desio izeneko tranbia eta La gata sobre el tejado de zinc), eta bere eraginak antzerkitik harago hedatzen jarraitzen du, zinemara eta literaturara iritsiz.

Tennessee Williamsek AEBko antzerkia irauli zuen intimoa den hori unibertsala denarekin, poetikoa den hori errealista den horrekin konbinatuz, eta emozionala den hori sinbolikoa denarekin konbinatuz. Jorratzen dituen gaiak, besteak beste, hauskortasun emozionala, desira eta sexualitatea, fantasia eta errealitatea, alienazioa eta isolamendua, familia-arazoak eta gizabanakoen barne-borroka dira. Elementu errealistak sinbolismo sakonarekin nahasten ditu —benetan gustuko ditu zaurgarritasuna, galera, desira eta alienazioa transmititzen dituzten sinboloak—, baita lirismoarekin ere, metaforaz jositako mintzaira aberats eta iradokitzaile baten bidez, obraren emozioak eta gaiak areagotuz. Izan ere, oso kontuan hartzen zuen bere lanen inpaktu emozionala. Horretarako, teknika berritzaileak sartu zituen: barne-narratzaileak, proiekzioak eta efektu bisualak, Flashback-ak eta egitura ez-lineala… Eta, jakina, azpimarratzekoa da gizatasun harrigarriko pertsonaiak sortzeko orduan zuen maisutasuna, beren kontraesanekin, akatsekin eta bertuteekin erakutsiz.

Ezaugarri horiek guztiak El zoo de cristalek ere baditu, zeina oroitzapen gisa eraikita baitago, antzezlanari kutsu onirikoa eta subjektiboa emanez.

Orain, Natalia Menéndezen eszena-zuzendaritzapean (berak ere moldatuta), Arriaga Antzokiak haren hurrengo antzerki-proiektuari ekin dio. Ameriketako hogeita hamarreko hamarkadaz hitz egingo duen muntaia bat sortu nahi du proposamenak. Konbentzionalismoetatik ihes egin nahi du, eta Tennessee Williamsek nahi zuenetik hurbil dagoen askatasunerantz jo, gaur egun guk ulertzen dugun askatasunerantz. Leku horretatik hobeto egin ahal izango diogu aurre proposatzen duen errealitate poetikoari, eta bizitasun eta sakontasun handiagoz adierazi lan horrek eskaintzen duen guztia, edo, behintzat, horretan saiatu. Kontua ez da bestelako istorio bat sortzea, baizik eta istorio berri bat proposatzea. Arriaga Antzokiaren ekoizpen berri hau gaztelainaz ere eskainiko da, 2025eko apirilaren 3etik 6ra bitartean.

 

*Arriaga Antzokiaren ekoizpena da, Loraldia bidaidea izanik.