Zaratamo Arrigorriaga Loraldia Plaza 2026 - kea eta tinieblak

Sarrerak

KEA ETA TINIEBLAK. DAB DANTZA KONPAINIA

DAB DANTZA KONPAINIA

DAB dantza konpainiak horrelaxe dio bere buruari buruz: “Dantza garaikidea egungo gizarteko gaiei aurre egiteko bitarteko gisa erabiltzen dugu”. Abusura bi koreografia ekarriko ditu: “Kea” eta “Tinieblak”.

 

“Kea” memoria kolektiboaren eta erresistentzia isilaren aldarria da. Donostiako Tabakalerako emakume langileei eta, oro har, industriaren itzalean lan egin zuten emakume guztiei gorazarre egiten die obra honek, euren gorputzen eta eskuen bidez historia idatzi zutenei. Hiru emakumeren gorputzen bidez poesia fisiko bihurtzen dira, lanaren erritmo mekanikoak dantza bihurtuz. Kea bezala: harrapatzen zaila, baina alde batera utzi ezin dena.

 

Tinieblaken dramaturgia, berriz, euskal dantzetara abiatzen da. Santisimoaren Ezpata Dantza, dantza solteak, erromeriak eta elizetatik hurbil egiten ziren soka dantzak izango ditugu oinarri. Eszenaratzea espazio itxi eta mugatu batean garatzen da, eta bertan interpreteak figura erritual gisa agertzen dira. Argi urdin eta ahulek, kandelen argiek eta jantzi zeremonialek giro espiritual eta herrikoi baten arteko trantsizioa sortzen dute.