Judit Neddermannek zubi bat eraiki du Katalunia eta Euskal Herriaren artean. Rozalen, Jorge Drexler edo Joan Manuel Serrat musikariekin, besteak beste, kolaboratu ohi duen sortzaile honek euskara unibertsoan jarri du jomugan eta “Artean” sei abestiz osaturiko lana kaleratu du. Bertan euskaraz kantatzen du eta euskal musikako erreferenteak diren kantariekin batera aritzen da. Izaro, Olatz Salvador, Maren, Idoia eta Bea Asurmendi bezalako ahotsekin ondu ditu grabazio honen kantak.
Neddermannen musikak hurbiltasuna, enpatia eta energia transmititzen du. Jatorriz kantak kantalaneraz idatzita daude eta Olatz Salvadorrek euskaratu ditu. Elkarbizitzan eta elkartrukean oinarritzen da lan hau, kultura biak elkarlotzen.
Esan bezala, euskaraz kantatuko du kataluniarrak eta hizkuntza biak uztartuko ditu eszenan. Ederra izango da eta saiatuko gara diskoan agertzen diren euskal kantari guzti horiek berarekin Guggenheimen eszenatokia partekatzen.
Gure hizkuntzen ospakizuna da, emakumeen bilkura eder honen bidez.
*Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan sortutako jarduera, TopARTE programaren esparruan.
Kolaboratzailea: