Sarrerak

Izar eta haitz artean. Karlos Aretxabaleta “Txapel”

Karlos Aretxabaleta “Txapel”

Gonbidatuak: Irati Anda Villanueva, Estropozu bertso-eskola, Iraia Urraca, Ioritz Benito, Aitor Bedia (Añube Taldea) eta Padura Mendi Taldea

Karlos Aretxabaletak idatzitako “Izarrak eta Haitzak” liburua abiapuntu, liburuaren diziplina anitzeko ekinaldi bat plazaratuko dugu.

Egitasmo honek hainbat sormen uztartuko ditu. Liburuaren gaiak eta pasarteak berrinterpretatzeko gogoarekin sortutako sormenak, alegia. Bertsolaritza, teatroa, musika, kirola… arloak jorratu dituzte ekitaldira gonbidatutakoek, horietako asko Arrigorriagakoak izanik.

Arrigorriagako ikuspegi honek ekitaldiari giro berebizikoa, hurbila eta paregabea emango dio. Nabarmendu beharrean gaude Irati Anda Villanuena eskaltzailea eta Karlos Aretxabaleta sortzailearen arteko solasaldia. Irai Urraca eta Ioritz Benito antzerkigileek Oihana Azkorbeitiaren kapituluaren gainean sortu duten teatro-pieza. Estropozu bertso eskolak bat-bateko lana Mikel Zabalzaren eta Alex Txikonen atalei buruz. Baita Padura Mendi Taldearen parte hartzea ere.