“Oroimena garela akordatzen naiz, oroimena ala ia ezer ez” idatzi zuen Joseba Sarrionandiak. Dokumental honen bidez gure akorduak biztuko dira eta garai hori bizi izan ez bazina transmisioaren magian murgilduko zara. Itoiz talde mitikoa izan da gure musikagintzan eta film honek oso modu originalean islatzen du gure musika historia.
Zineman bertan, Juan Carlos Pérez gogoeta sakon batean murgilduko da argitaratu gabeko zinta bilduma baten aurkikuntzaren ondorioz. Alde batera utzi nahi izan ditu taldeak momenturik gorenean pop estilora eman zuen aldaketa, eta ostean desegin izana.
Itoiz musika taldearen lider izandakoak bidaia katartiko bat hasiko du, iraganarekin adiskidetzeko balioko diona; taldeak 70. hamarkada hasieran rock progresiboan murgilduta igarotako urteak bergogoratuko ditu bertan. Filmaren protagonista eta egiletako batzuk izango dira gurean solasaldi batean.