Loraldia Festibala 2025 - Xiberoa dokumentala

Sarrerak

IKUSLETEGIA: XIBEROA KANTUZ LORATURIK DOKUMENTALA: “Xiberoa Kantuz Loraturik. Txoriekin hizketan”

Doan.

Ekintza honetan parte hartzeko ezinbestekoa da Lorazaina izatea eta Xiberoa Kantuz Loraturik ikusteko sarrera aldez aurretik erostea.

 

Goizero kantuz loratzen dira Xiberoako lurretan. Tradizioaren gotorleku eta sormenaren lurralde. Non denborak atseden hartzen duen, eta libertateak arnas. Bortitz bezain eder, anitz bezain hertsi. Xiberoa Kantuz Loraturik ikuskizuneko protagonistek ongi dakite iraganaren ondarea lanabes izan eta belaunaldien arteko zubiak eraikitzea zer den. Emanaldi horren sormen prozesuari eskainitako begirada eta herrialde baten emozioen lekukotza da dokumental hau.

Larraitz Zuazo eta Ane Rotaetxe zinegileek sinatzen dute lan hau eta ikuskariaren sormen prozesuarekin batera grabatu zen.