Iñaki Salvador / Oreka Tx (Harkaitz Martinez de San Vicente eta Itziar Navarro) / Libe Kortazar / Intza Alkain / Itziar Garaluce
Edurne Azkarateren zuzendaritzapean
Duela 50 urte, Mikel Laboa eta Artze Anaiak abangoardiaren esperimentazioaren bidean murgildu ziren eta Ikimilikiliklik izeneko sentikaria plazaratu zuten. Ikuskizun harrigarri eta berritzaile hark diziplina anitz uztartu zituen: Laboaren lehen kantak, Artzeren poesia, ikus-entzunezkoak, Zumetaren artea… baita txalapartaren erabilera berri bat. Sormen honekin Veneziako Bienalera bidaiatu eta nazioarteko onespena jaso zuten.
Bost hamarkadaren buruan, Loraldiak garai hartako esperimentazio joera bereganatuko du eta ikuskari berri bat aurkeztuko du. XXI. mendeko Ikimilikiliklik.
Abangoardiak 50 udaberri igaro ditu, “dena dago egiteke” eta “‘dena egina dago” garaien arteko zilbor-hesteari helduz.
Ez da omenaldi bat, ez da birjarpen bat ere. Ikimilikiliklik originalari zor diogun miresmena hartu eta beraiek jokatu zuten bezain garaikide jokatzeko baimena eskatu dugu. Errespetuz begiratzen diogu bai ondareari, bai praktikatzen zuten ausardia artistikoari ere. Jatorrizko Ikimilikiliklik ikuskizunarekin elkarrizketan sorturiko ikuskizun berritzailea da.
Emanaldi honetarako babeslegotza berezia:
