Mizel Theret, Beñat Achiary, Pierre Vissler
Mizel Théret koreografoaren sormen garaikide berri honetan Bañt Achiaryk kantuetan eta Pierre Visslerrek soinuetan parte hartzen dute. “Hizketak” bi pieza eszenikoz osatua da, bietan dantza, kantua eta soinuak uztarturik.
Memoria sorkuntza horren ardatza da, jakinez hemen jokoan dagoena euskal kultur legatuaren eta idazkera garaikidearen arteko kodeak gainditzea dela.
Lehen pieza, “Ahaidetxea” izenekoa, Etxahun-Barkoxe (1786-1862) euskal poetaren olerki-kantu batean oinarritzen da. Bigarren piezan, berriz, “Frontoien bakardadean”, euskal pilotaren keinuek zeharkatzen dute, abstrakzioaren bidez sakonki landua den bitartean.
“Hizketaz” mugimendua, ahotsa eta soinuak miatzen dituen sorkuntza, oroimenaren intimoenetan. Gogoeta bat da ere, tradizioarekin eta modernitatearekin dugun harremanaz, baita ere euskal kulturatik abiatuz munduarekin dugun harremanaz, eta azkenik, naturaren erritmo eta energiekin dugun harremanaz. Koreografietan gorputzak, ahotsa eta soinua bakarrik, artifiziorik gabe.
*EKE Euskal Kultur Erakundearekin elkarlanean
