Piszifaktoria Ideien Laborategia
San Mamesetik Arraitz mendira oinez ibiltzen
Ibilbidearen hasiera: San Mamesen (Iribar estatuan), 10:00etan
Hiri-ibilbide honen hirugarren edizioa dugu. San Mamesetik abiatuko gara Arraitz mendian gora. Ibilbide gidatua izango da eta bukaeran natura eta musika uztartzen dituen kontzertu eder batekin ospatuko ditugu oinhotsak. Iparraldeko Habia taldea gure zain izango da.
Gizakiak lehen pausoa eman zuenetik sekula ez dio ibiltzeari utzi. Beti joanean. Beti
etorrian. Gure lurretatik joan behar izan zuten bost emakumeren memoria berreskuratuko dugu. Zergatik alde egin behar izan zuten. Zer ikasi ote zuten bidean. Eta zer galdu. Inora iritsi ote ziren noizbait. Eta, haiekin solasean, gurera etorri diren beste bost emakume.
Hemendik urrun jaio zirenak. Nonbaitetik ihesi joandakoak. Nora itzuli ez dutenak. Non geratu aurkitu dutenak. Beste bost emakume euskaldun gehiago. Izango garelako direnak.
Artea, natura eta historia uztartzeko ekintza berezi bat. Hankekin egiten den memoria ariketa bat. Goroldiorik hazi ez dakigun.