Loraldia Festibala 2026 - Gaztedi eta Duguna

Sarrerak

GAZTEDI ETA DUGUNA. 75 URTE DANTZAN

Gaztedi dantzari taldea eta Duguna eta Iruñeko dantzariak

Gaztedi Dantzari Taldea 1951. urtean sortu zen Bilboko Santutxu auzoan. Egun, Bizkaian martxan jarraitzen duen euskal dantza taldeetatik zaharrena da. Dantzaz gain, euskal kulturaren parte da eta tradizioaren erakusle eta ordezkaria.

Gaztedik 75. urteurrena ospatuko du 2026. urtean zehar. Horregatik, Loraldiak gonbidatu du Iruñako Duguna dantza taldearekin batera. Bi hiri, bi talde nabarmen, bi tradizio luzeko ibilbidea. 2024. urtean Dugunak osaptu baitzuen 75. urteurrena, hain zuzen.

Talde biak Arriagako plazan batuko dira eta  ikuskari ikusgarri bat plazaratuko dute. Ospakizun handi  bat. Azken dantzan denok parte hartzeko aukera izango dugu. Dantza barik ez baitago iraultzarik.

 

Oharra: euria egingo balu, Azkuna Zentroa Alondiga Bilbao – Atrioan izango da ekitaldia.