Loraldia Festibala 2025 - Iñigo Martinez - Ezinezkoaren alde

EZINEZKOAREN ALDE. IÑIGO MARTINEZ

Gaur munduak bonbardatzen gaitu “Imposible is nothing” leloarekin, baina hori azkenean gehiago produzitzeko eta kontsumitzeko publizitate kapitalista izan ohi da ia beti. Horren aurrean, Iñigo Martinez Peña filosofoak, “Ezinezkoaren alde” bere saiakera argitaratu berrian, defendatzen du gizakiok berez garela mugatuak, hutsuneak eta gabeziak ditugula, eta hori ez dela txarra. Aitzitik, humanoa dela, eta lagungarria izan daitekeela ideia hori barneratzea.

Liburutik abiatuta, gai horri tiraka berbetan arituko dira Iñigo Martinez Peña bera eta beste bi solaskide: Jone Ojea filosofia-irakaslea eta Joseba Sarrionandia idazlea.