Ezer ez delako amaitzen

Sarrerak

EZER EZ DELAKO AMAITZEN. Donostia

antzerkia · musika · mugimendua · gazteen ahotsa · memoria historikoa

1936ko kolpe faxistaren ondoren, milaka haur euskaldun erbesteratu ziren. Haien istorioak, ordea, ez dira iraganeko orri itxiak: gaurko gazteen galdera, beldur eta ametsekin gurutzatzen dira.

“Ezer ez delako amaitzen” antzezlan multidiziplinarra da, Loraldia Eskola lerroaren baitan sortua eta Euskal Herriko leku ezberdinetako 5 ikastetxetako DBH eta Batxilergoko ikasleekin elkarlanean eraikia. Antzerkia, musika eta mugimendua uztartuz, collage moduko pieza garaikide bat osatzen du: haur erbesteratuen testigantzak eta gaur egungo gazteen begirada eszenatokian elkartzen dira.

Ikuskizunak memoria historikoa eta egungo errealitatea lotzen ditu, faxismoa, arrazakeria eta indarkeria berriro ager ez daitezen.

Euskaraz sortutako lan kolektiboa da, publiko gazte eta helduarentzat egina, emozioa eta hausnarketa uztartzen dituena.

 

Antzerkia, musika zuzenean eta mugimendu/dantza uztartzen dituen formato garaikidea.
Eszena labur eta indartsuek osatutako collage dramatikoa: iraganeko pasarte dokumentalak eta gaurko gazteen testu sortuak tartekatzen dira.

Fitxa artistikoa

  • Sortzailea: Intxorta 1937 Kultur Elkartea
  • Ekoizlea: Loraldia
  • Gidoia: Joseba Sarrionaindia
  • Oinarrizko testua: Joseba Sarrionaindia – “Espainiako Gerrako umeak (1936–1939) Hamaika eszena”
  • Zuzendaria: Igor Martín de Vidales
  • Zuzendari laguntzailea: Jaime Valverde
  • Ikastetxe parte-hartzaileak:
    Iurretako Juan Orobiogoitia BHI
    Zumarraga-Urretxuko JM Iparragirre BHI
    Duranako Ikasbidea IPI
    Durangoko Fray Juan de Zumarraga BHI
    Bilboko Ibarrekolanda BHI