Bilboko Pabellon 6 Gazte Konpainiak Alfredo Sanzol idazle nafarrak Egun Zoragarriak testua taularatuko du.
Autoreak berak horrela deskribatzen du haren sormena: “udan, jendeak bere paradisuak egiten ditu, eta ikasturtean egin ezin dituen gauza guztiak egiten ditu, ausartzen ez delako edo denborarik ez duelako. Gainera, guztiok amesten dugu alaitasun eta zorion hori eguneroko bizitzara eramatea. Urte osoan zehar udako “iheskortasunari” eusteko gogo horrek frustrazio batzuk dakartza berekin, eta horiek ere obran islatzen dira, une dramatikoak eta ikusleen algarak pizten dituzten beste batzuk nahasten baititu.”
Eszena laburren bidez, umorez zipriztindutako puzzle emozional honek adiskidetasunari, harreman pertsonalei eta eguneroko bizitzako ohikeriatik kanpo proiektatzen ditugun fantasiei buruz egiten du gogoeta.
Urte honetan Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso zuen Alfredo Sanzol teatrogileak uda berreskuratuko digu komedia ganberro eta sentimental honen bidez.