Ostegun iluntze berezi bat izango dugu Bilboko alde zaharrean. Lau gazte oholtzan, geroari kontu eta kantuan.
Eztizen Artolak “Zimurrak izango ditugunerako” gogoeta literarioa ehundu du ikuskizun honetarako. Testu errezitaldiari, bertsoz erantzungo diote Haira Aizpuruak eta Maite Sarasolak. Berbek sortuko duten giroari Peru Goioagak ipiniko dizkio akordeak.
Literatura, musika eta bertsolaritza uztarturik, geroa eta oraina gurutzatzen diren lekua izango da.
Eztizen Artola (Idazlea)
Haira Aizpurua (Bertsolaria)
Maite Sarasola (Bertsolaria)
Peru Goioaga (Musikaria)
Sarrera: 5€