Martia taldearen lehen diskoaren aurkezpena. Folk soinutik abiatuta, Andoni eta Joanak pedalak baliatzen dituzte bikote batek bi gitarra eta ahotsez sor ditzakeen giro musikalak esploratzeko. Abesti intimoetatik harago, Sopelako bikoteak pop eta folk alternatiboaren koloreak lantzen ditu, kontzertuan zehar abesti energikoekin ere jokatzeko.
Andoni Ortiz, 1999, Sopela
Joana Moso, 2001, Sopela
Sarrera: Borondatea