Bidea bidean bide - Ganibet - Maiatza

Sarrerak

BIDEA BIDEAN BIDE: GANIBET

Pop elektronikoa oinarritzat duen Ganibet taldeak “Zure Zeru” disko berria aurkeztuko du.

Martxoan kaleratu berri du nafar taldeak beraien lehen diskoa. Ekain Alegre (Altsasu, Nafarroa, 2001) eta Amaiur Goikoetxea (Altsasu, Nafarroa, 2001) elektrotxaranga munduan ezagutu ziren elkar. Beraien eskualdean, Sakanan musikalki hegemonikoa zen doinu analogikoari buelta ematekoa asmotan, sortu zuten Ganibet.

Doinu tradizionalak popa, elektronika eta 90eko hamarkadako ukituekin uztartuz bertsioak egiten hasi ziren. Martxoaren 28an kaleratu berri du taldeak bere lehen lan berria “Zure Zeru” lelopean. Sei abestiz osaturiko diskoa, prozesu luze baten emaitza dela azpimarratu dute egileek.