Loraldia Plaza Zaratamo-Arrigorriaga-2025-Arima

Sarrerak

ARIMA. FLAMENKOA – TXALAPARTA BERRIKETAN

La Pulga (Askoa Etxebarrieta), Mikel Aveiro, Aitor Korta, Miguel Linares, Eider Elorza, Ángel López de Toro, Adrián Larrañaga

 

La Pulga sortzaile nekaezina da. Flamenkoa eta euskal kultura uztartzen aritu da urte luzez. “Arima” ikuskizunean txalapartarekin esperimentatuko du. Bi kulturen bidegurutze zirraragarria.

 

Berriketan: hitzak elkarrekin hizketan aritzea esan nahi du, eta proiektu honek ere uztartze kulturala bilatzen du. Euskal Herriko sustraietan sortutako txalapartaren soinuak, bertso eta kantuak, eta flamenkoaren pasioa, dantza eta kantuek osatutako binomio orekatua.

 

“Arima”, Berriketan taldearen ikuskizun berrian, txalapartaren edo ttakunaren soinuekin osatutako buleria aurkitzen da; kantu herrikoi bati takoneoak alaitasunez laguntzen dio; gitarra eta kexu flamenkoek, zortzikoekin batera, xuxurlatu eta sentimenduak marrazten dituzte.

 

Hitzei dagokienez, honako sortzaileekin aritu dira elkarlanean: Miren Amuriza, Ruben Sánchez de Bakaikoa eta Aitziber Etxebarrieta.