2026 Loraldia Festibala - Amama

Sarrerak

AMAMA

Euskal Herrietako ipuinak dantzan

Aukeran Dantza Konpainia

Edu Muruamendiaraz, Juan Kruz Igarabide, Ekaitz Unai Gonzalez Urretxu. Elena Bezanilla, Joxan Goikoetxea 

Ipuinak eta dantzak ia bizitza bera bezain zaharrak dira. Izan ere, ipuinak kontatzeko ohitura belaunaldiz belaunaldi transmititzen joan da istorio zoragarrien bidez, eta istorio horiekin gure haurrei bizitzarekin duten harremana erakusten diegu. Ipuinak gizakien hazkundearen parte izan dira antzina-antzinatik, eta irudimenarekin jolasteko, fantasiatzeko eta mundu, pertsonaia, paisaia eta izaki irreal berriak sortzeko aukera ematen dute.

Proiektu honekin haur literatura eta gure kultura hurbiltzen ditugu dramatizazioaren, musikaren eta dantzaren bidez, gure lurraldeko hainbat herri bisitatuz. Alde batetik, dantza klasikoa ipuin tradizionalez baliatu bada bere argudioetarako, egia da, halaber, dantza-konpainiek ez dituztela beren obrak haurrentzako bakarrik prestatzen. Oraingo honetan, Aukeran dantza konpainiak Euskal Herriko ipuin tradizionaletan oinarritutako obra berri bat sortuko du.

Amama batek ipuinak kontatzen dizkio ohean dagoen bilobari. Euskal dantzetan oinarritutako koreografien bidez, zazpi ipuin kontatuko dira, zazpi euskal lurraldeetako herri banatan kokaturik gai eta pertsonaia ezberdinekin. Juan Kruz Igarabidek aukeratu ditu ipuinak. Gidoia, berriz, Ekaitz Unai Gonzalezek ondu du. Eszena zuzendaria Elena Bezanillaren ardura izan da. Musika Joxan Goikoetxeak sortu du.