MADDI ETXEBERRIA + TXOMIN HEGI
Karrikiri denda txikian elkartuko gara berriro ere musika eta poesiaren babespean. Bi belaunaldi espazio berean. Alde batetik, Iparraldetik datorkigu Txomin Hegi, aktorea eta idazlea. Txomin Hegi tauletatik erretreta hartu zuenetik idazten eman ditu azken urteak. Emanaldi honetan, Maiatz argitaletxean plazaratu dituen “Lur ilaunduan loreak” eta “Lorratzak” liburuen poemak irakurriko ditu. Poema batzuk laburrak dira (zuhur hitz edo aforismo itxura ukan dezakete), besteak, berriz, luzeagoak, usu umore kutsu batekin molde librean edo hitz neurtuetan idatziak.
Eszena berean Maddi Etxeberriak parte hartuko du. Lizarrako musikari honek biolin eta gitarra klasikoko ikasketa akademikoak ditu eta 2024an plazaratu zuen lehen diskoa: “Amaitasuna”. Txikitan sortu zitzaion musika egiteko gogoa, Oskorri, Itoiz edo Xabier Lete entzuten zuen bitartean. Kanpoan ere erreferenteak aurkitu ditu, hala nola, Silvia Perez Cruz, Keny Arkana, Ani DiFranco edo Charly García. Bere lehenengo kanta sortarekin Italiara heldu zen iaz eta Suns Europe 2025 jaialdian parte hartu zuen.
Iruñaldiak berak batuko ditu artista biak, belaunaldi biak: alde batetik, Hegi, erretretan dagoen idazlea eta bestaldetik, Etxeberria, musikagintzan kimu sortu berria.
Volveremos a encontrarnos en la pequeña tienda Karrikiri bajo los auspicios de la música y la poesía. Dos generaciones en un mismo espacio. Por un lado, nos llega de Iparralde Txomin Hegi, actor y escritor. Txomin Hegi ha pasado los últimos años escribiendo desde que cogió la retreta de las tablas. En este recital leerá los poemas de los libros “Lur ilaunduan loreak” y “Lorratzak” que ha publicado en la editorial Maiatz. Algunos poemas son breves (pueden parecer palabras prudentes o aforismos), mientras que los otros son más largos, escritos en forma libre o en términos medidos, con un tono comúnmente humorístico.
En la misma escena participará Maddi Etxeberria. Esta música de Estella tiene estudios académicos de violín y guitarra clásica y publicó su primer disco en 2024: “Amaitasuna”. De pequeña le entraron ganas de hacer música, mientras escuchaba a Oskorri, Itoiz o Xabier Lete. En el exterior también ha encontrado referentes como Silvia Pérez Cruz, Keny Arkana, Ani DiFranco o Charly García. Con su primera selección llegó a Italia el año pasado y participó en el festival Suns Europe 2025.
Iruñaldia unirá a ambos artistas, ambas generaciones: por un lado, Hegi, escritor en retreta y por otro; Etxeberria, una retoño emergente en la música.
*Karrikirekin elkarlanean