“XIBEROA KANTUZ LORATURIK. TXORIEKIN HIZKETAN” FILM LABURRA

Sormenaldia 2026-Lekeitio/Markina - Xiberua Kantuz Loraturik. Txoriekin hizketan dokumentala

Goizero kantuz loratzen dira Xiberoako lurretan. Tradizioaren gotorleku eta sormenaren lurralde. Non denborak atseden hartzen duen, eta libertateak arnas. Bortitz bezain eder, anitz bezain hertsi. “Xiberoa Kantuz Loraturik”  Loraldiak ekoiztu zuen ikuskizun eder bat da eta bertako  protagonistek ongi dakite iraganaren ondarea lanabes izan eta belaunaldien arteko zubiak eraikitzea zer den. Ekoizpen horren sormen prozesuari […]

POTASIO film laburra + IKUSEZINTASUNAK irakurraldi musikatua

Loraldia Festibala 2026 - Potasio

Josu Martinez, Jon Alonso, Peio Berterretxe, Adrián García de los Ojos Josu Martinezek zuzendutako Potasio film laburra estreinatuko dugu Loraldian, Jon Alonsoren ideia batetik abiatuta Josuk eta Jonek egindako gidoiaren arabera. “Potasio” du izenburu eta ikusezin bihurtzen den pertsona baten istorioa kontatzen du. Etorkizuna adimen artifizialaren esku omen dago. Baina ba al du zentzurik inkomunikazioa […]

BIDEA BIDEAN BIDE: FILM LABURREN PROIEKZIOA + SOLASALDIA: “Dena asmatuta dago” eta “Trabatutak”

Bidea Bidean Bide_URT25

Bi film labur ikusiko ditugu. Batetik, “Dena asmatuta dago” Jone Arriolaren zuzendaritzapean eta , bestetik, “Trabatutak” euskarazko lehen film labur musikala. Ondoren, egileekin solasaldia egongo da. Dena asmatuta dago Estetika zaharra eta arrosa duen bainugela. Komunaren erdian bainuontzi bat dago, non bi gazte erlaxatzen diren porro bat erretzen duten bitartean. Elkartzea indarrean jartzen den heinean, […]

ZIZINDURRUNKARRATZ. Oskar Alegria

Loraldia Festibala 2025 - Zizindurrunkarrat

Zinemagile batek (Oskar Alegria berak) bere herriko artzainek mendira egiten zuten transhumantzia bidea berreskuratzea erabaki du, baina ez du aurkitzen ibilbide zehatza adierazteko lekuko bizirik. Asto bat hartu eta ausardiaz bideari ekin dio. Horrez gain, bere familiaren super-8 kamera zaharrarekin bidea filmatzea asmoa du. Baina 41 urte erabili gabe igaro ondoren, kamerak ez duela soinurik […]