MAITASUNA EZ DA NAHIKOA. LORAZAIN EGUNA

Loraldia Festibala 2026 - Maitasuna ez da nahikoa

Amorante, Mari Luz Esteban, Itziar Garaluce Maitasun idealaren gainbera ospatzen duen manifestu poetiko musikatua dugu “Maitasuna eta ez nahikoa” sormen berria. Hitza eta musika uztartzen dituen emanaldia. Oholtza gainean hitza, soinua, argia eta bi gorputz. Performatutako gorputzen eta deformatutako soinuen agora bat. Hitzekin jolastu eta soinuz lokaztu. Doinu printzak, printze eta printzesarik gabe. Ahotsaren hotsak, […]

KONTRAPAS

Loraldia Festibala 2026 - Kontrapas

Patxi Zubizarreta, Danserie Ensemble Antzinako Musika Taldea, Mintxo Cemillan, Imanol Epelde   Mende erdia da kasik Beñat Etxeparek euskararen aldeko aldarria egin zuela, besteak beste Oskorrik eta Xabier Letek eskaini ziguten haren poemen oihartzuna, baina gaur egungo Euskal Herriak beste plaza bat dauka, beste testuinguru bat, eta oso bestelakoak dira aukerak, gorabeherak eta arazoak, eta […]

KATIXA AGIRRE. Barne zerbitzuak

Loraldia Festibala 2026 - Katxa Agirre

Katixa Agirre eta Eneko Sagardoy Katixa Agirrek nobela berriari “Barne zerbitzuak” jarri dio izenburu. 1937-1943 urteetara garamatza nobelak. Garai latzak. Espainiako gerra aurrena, eta horren segidan II. Mundu Gerra: ehunka mila gizon lubakietan, itsasoan nahiz airean elkar hiltzen, baina hau ez da gizonen gerra-kontakizun ohikoa, sasoi ilun hartan bere bizia jokatuz beste askorenak salbatu zituzten […]

AHAZTU NIREKIN. Memoria alfabetiko-kronologiko-bibliografiko bat

Loraldia Festibala 2026 - Ahaztu nirekin

Miren Agur Meabe, Antton Valverde, Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Amaia Agirre Miren Agur Meaberi eskatu diogu etorkizunari begira jartzea. Honen ondorioz narrazio original bat sortu du. Idazkia abiapuntua da ikuskizun hau ontzeko. Testu literarioarekin batera bi bertsolari (Miren Amuriza eta Uxue Alberdi), hauek ere literatura idazleak dira, gai jartzaile bat (Amaia Agirre) eta musikari bat […]

POTASIO film laburra + IKUSEZINTASUNAK irakurraldi musikatua

Loraldia Festibala 2026 - Potasio

Josu Martinez, Jon Alonso, Peio Berterretxe, Adrián García de los Ojos Josu Martinezek zuzendutako Potasio film laburra estreinatuko dugu Loraldian, Jon Alonsoren ideia batetik abiatuta Josuk eta Jonek egindako gidoiaren arabera. “Potasio” du izenburu eta ikusezin bihurtzen den pertsona baten istorioa kontatzen du. Etorkizuna adimen artifizialaren esku omen dago. Baina ba al du zentzurik inkomunikazioa […]

IKIMILIKILIKLIK Vol.2

Loraldia Festibala 2026 - Ikimilikiliklik Vol. 2

Iñaki Salvador / Oreka Tx (Harkaitz Martinez de San Vicente eta Itziar Navarro) / Libe Kortazar / Intza Alkain / Itziar Garaluce Edurne Azkarateren zuzendaritzapean   Duela 50 urte, Mikel Laboa eta Artze Anaiak abangoardiaren esperimentazioaren bidean murgildu ziren eta Ikimilikiliklik izeneko sentikaria plazaratu zuten. Ikuskizun harrigarri eta berritzaile hark diziplina anitz uztartu zituen: Laboaren […]

HEZUR BERRIAK

Loraldia Festibala 2026 - Hezur berriak

ANE LABAKA ETA INES OSINAGA Ainhoa Agirreazaldegi, Maialen Akizu eta Miren Amuriza Ez dira gutxi izan bertsoa beste sormen diziplina batzuekin uztartzeko egin izan diren saiakerak. Azken urteetan, gainera, ugaritu egin dira zenbait bertsolari eta idazlek gidatutako bertso-saio literarioak; Uxue Alberdiren Dendaostekoak liburuan ardaztutakoa edo Miren Amurizaren Pleibak-en ingurukoa, kasu. Saio honetan Ane Labakaren lehen […]

LAKIOA. Josu Goikoetxea

Josu Goikoetxea eta Sustrai Colina Amaginarrebaren etxean katakume jaioberriak akabatzera behartzen duten gizonaren paraderoa, parranda-gauaren osteko goizean lagun zahar baten konpainian esnatuko den emakumearen harridura, guraso hilen baserrira itzultzen den droga-saltzailearen ibilerak, enpresako buruzagitza hartzera deitua den gazte arrakastatsuaren larriminak…   Gai eta giro ugaritako bederatzi kontakizun bildu ditu Josu Goikoetxeak bere lehenengo narratiba-liburu honetan, […]

SABINO ARANA IRUÑERRIKO ELKANON. Eduardo Valencia eta Uxue Rey

“Sabino Arana Iruñerriko Elkanon” liburuaren aurkezpen honetan Eduardo Valencia testuaren egilea eta Uxue Rey kazetaria bilduko ditugu. Idazlanak Navarro Villoslada 2024 saria irabazi zuen. Epaimahaiak lanaren originaltasuna eta freskotasuna azpimarratu zituen hizkuntzaren arloan, baita euskara antzerki-hizkuntza gisa menderatzea ere. Berez, komedia politikoa da, eta pertsonaia nagusiak Sabino Arana (abertzaletasunaren aita) eta Miguel de Unamuno (Salamancako […]

EZINEZKOAREN ALDE. IÑIGO MARTINEZ

Loraldia Festibala 2025 - Iñigo Martinez - Ezinezkoaren alde

Gaur munduak bonbardatzen gaitu “Imposible is nothing” leloarekin, baina hori azkenean gehiago produzitzeko eta kontsumitzeko publizitate kapitalista izan ohi da ia beti. Horren aurrean, Iñigo Martinez Peña filosofoak, “Ezinezkoaren alde” bere saiakera argitaratu berrian, defendatzen du gizakiok berez garela mugatuak, hutsuneak eta gabeziak ditugula, eta hori ez dela txarra. Aitzitik, humanoa dela, eta lagungarria izan […]

AZTIA. DON INORREZ eta METROKOADROKA

Loraldia Festibala 2025 - Aztia

DON INORREZ eta METROKOADROKA Kontzertu dramatizatua (musika, teatroa, literatura eta dantza)    Imanol Ubedak eta Karlos Aranceguik osatzen duten Don Inorrez musika taldeak proposamena egin zioten Oier Guillani: disko berri baterako hitzak topatzea. Horretarako, letrak osatzeko ez ohiko prozesu bat abiatzea erabaki zuten: antzerkian oinarritzen den disko oso bat sortzea.    Hala, Aztia bakarrizketa idatzi […]

MARTIN MARTINA. Amancay Gaztañaga

Loraldia Festibala 2025 - Martin Martina

Amancay Gaztañaga antzerkigile izateaz gain idazlea da. Martin Martina trilogiak abentura eta fantasia uztartzen ditu. Pertsonaia intersexual bat du protagonista. Egileak ezberdintasunean dagoen aberastasuna ekarri nahi du erdigunera, baita ingurumenaren eta globalizazioaren inguruko hausnarketa ere.    Mitologia edo erlijioek leku berezia dute proiektu honetan. Izan ere, kristautasunari edo onarpen ofiziala duten sistemei bakarrik aitortzen zaie […]

ODOLA KANTARI. Euskal Kantugintzaren Tragepedia

Loraldia Festibala 2025 - Odola kantari

Unai Elorriaga eta Josu Aurrekoetxea   Beti esan izan da gai bi nagusi daudela literaturan: maitasuna eta heriotza. Mundu guztiak uste du, gainera, maitasunari buruz idatzi dela gehien. Ikuskizun honen bitartez, ordea, saiatuko gara erakusten ez dela guztiz egia. Asko kantatuko zaiola heriotzari, gerrari, hilketari, odolari. Odola beti kantari.   Hitzaldi-musikatuaren fomatuan, idazlea (Unai Elorriaga) […]

POST_ETORKIZUNA

Loraldia Festibala 2025 - Post-etorkizuna

Edorta Jimenez, Rafa Rueda, Amaia Agirre, Oihana Arana, Ane Labaka   Edorta Jimenezi eskatu diogu etorkizunari begira jartzea eta horren ondorioz narrazio original bat sortu du. Idazkia abiapuntua da ikuskizun hau ontzeko. Testu literarioarekin batera bi bertsolari (…), gai jartzaile bat (Amaia Agirre) eta musikari bat (Rafa Rueda) arituko dira eszenan. Etorkizunari buruzko narrazio labur […]

Bidea bidean bide: Zein leku da gero?

Bidea bidean bide: Zein leku da gero?

Aner Euzkitze, Maite Sarasola, Aissa Intsausti, Peru Goioaga Gazteak eta etorkizuna. Edonor mintzo da gazteotaz eta gure etorkizunaz. Baina, entzun ahal gaituzte? Ostegun iluntze berezi bat izango dugu Bbilboko alde zaharrean. Lau gazte oholtzan, geroari kontu eta kantuan. Aner Euskitzek “Zein leku da gero?” izeneko gogoeta prestatu digu eta Idazkia izango dugu abiapuntu, ikuskizun hau ontzeko. Testuari, […]

Munstoren bila: ohe azpian aurkitutakoak. Maria Oses eta Idoia Azurmendi

Duela hamabi urte ezagutu zuten elkar Maria Oses idazlea eta Idoia Asurmendi kantaria. Duela hamabi urte hasi ziren, ozta-ozta, elkarrekin lanean. Batek hitz bat bota, besteak melodia batekin erantzun, bien artean sortutako dozena erdi bat kantuk ikusi dute argia pasa den urteetan, eta beste hainbeste geratu dira erdizka hautsa hartzen ohepean. Ikuskizun honetarako, egindakoak berrartu, […]

Itzulpena-Traduccion + Petti

Angel Erroren liburuaren aurkezpena eta Pettiren kontzertu akustikoa. Karrikiri kultur espazioak bi sortzaileren bidegurutzea eskainiko du. Alde beterik, Angel Erroren azken poema liburua eta beste aldetik, jarraian, Petti bakarka. Hasieran, Angel Errok azken sormena ekarriko du: “Itzulpena-Traducción”. Baliteke idazleak ondu duen sormenik bitxiena, ez hainbeste darabilen gaiei dagokienez (gutxi gorabehera betikoak baitira: amodioa, denboraren joana, […]