Xiberoa kantuz loraturik

Zuberoako kantu tradizionala ikuspegi garaikidez blaiturik eszenaratzen duen ikuskaria dugu “Xiberoa Kantuz Loraturik”. Basa-aireak, kantuak eta irudiak uztartzen dira eszenan. Zuberoa gure ekialdean dago eta kantu-memoria luzea du. Denboran ibilitako oroimin hori sorkuntza anitzez elikatu da. Tradiziotik abiaturik gaur egungo kultura garaikide aberatsa loratu dute Pirinioaren ipar magaletan bizi diren sortzaileek. Hemen dira Pastoralak eta […]