BIDEA BIDEAN BIDE: HOR KONPON – ERREKA ZOKO HORTAN

FILM LABURREN PROIEKZIOAK + SOLASALDIA Jone Arriola Ekaitz Bertiz HOR KONPON Egilea: Jone Arriola Lobete Iraupena: 14´35 Sinopsia: Rita eta Berta lapurrak dira. Auto gorri zahar bat bidelagun izanik, inguruko bazterrak nahasten dituzte beraien egunerokotasunean aurkitzen ez duten adrenalina bilatzeko asmoz. Zoritxarrez, gorakada guztiek beherakada bat ere badute. Bertak aldaketa bat behar du eta erabaki […]
ITOIZ UDAKO SESIOAK DOKUMENTALA. Larraitz Zuazo, Juan Carlos Perez eta Jose Garate (Foisis)

“Oroimena garela akordatzen naiz, oroimena ala ia ezer ez” idatzi zuen Joseba Sarrionandiak. Dokumental honen bidez gure akorduak biztuko dira eta garai hori bizi izan ez bazina transmisioaren magian murgilduko zara. Itoiz talde mitikoa izan da gure musikagintzan eta film honek oso modu originalean islatzen du gure musika historia. Zineman bertan, Juan Carlos Pérez […]
Xiberoa kantuz loraturik. Txoriekin hizketan dokumentalaren proiekzioa

Xiberoa kantuz loraturik transmediako egitasmoaren baitan hiru pieza landu ditugu: izen bereko ikuskaria; zazpi kapituludun podcast-a; eta Xiberoa kantuz loraturik. Txoriekin hizketan dokumentala. Martxoaren 13an ikuskaria eskainiko dugu Arriaga Antzokian, Loraldia Festibalaren programazioaren baitan. Eta data hori baino lehen, otsailaren 7an dokumentalaren proikezioa eta berbaldia egingo dugu lan honen gidoilari eta zuzendariarekin, Ane Rotaetxe eta […]
XIBEROA KANTUZ LORATURIK

Maddi Oihenart, Beñat Achiary, Ihitz Iriart, Julen Achiary, Mixel Etxekopar, Eliane Héguiaphal, Pierre Vissler eta Jordi Cassagne Zuberoako kantu tradizionala ikuspegi garaikidez blaiturik eszenaratzen duen ikuskaria dugu “Xiberoa Kantuz Loraturik”. Basa-aireak, kantuak eta irudiak uztartzen dira eszenan. Zuberoa gure ekialdean dago eta kantu-memoria luzea du. Denboran ibilitako oroimin hori sorkuntza anitzez elikatu da. Tradiziotik […]
rr. Maialen Lujanbio

Errezitaldi poetiko-bertso-performatibo irakurri ikus-entzutekoa. Hitzez eraikitako errezitaldia da. Hizkuntza, bere azal eta mami, modu plastikoan erabiltzen du: hotsez, testu idatzi bidez, hitz lauz, bertsoz… eta soinu pregrabatuekin eta pantailako proiekzioekin interakzioan osatzen da emanaldia. Inguratzen gaituzten gaiez dihardu, Maialen Lujanbioren eztarritik.
Gorputzaren atzean