FRANKENSTEIN AGURGARRIA

Lekeitioko Sormen Astea - Loraldia - Frankenstein agurgarria

Ana Galarraga eta Petti. Gonbidatua: Miren Agur Meabe Errezitaldi eta performance musikatu honen bidez esperientzia berri batean dzanga egingo dugu. Zientzia eta musika uztartzen dituen eremuan izango gara. Hartu Frankenstein liburua (Mary Shelley, 1818). Atera erraiak. Nahasi esperimentu zientifikoekin, Despentesen pentsamenduarekin, lurpeko gorpuekin eta bihotz usteldu gabeekin. Gehitu etika eta astindu feminismoarekin.  Jantzi Pettiren musikarekin. […]

rr. Maialen Lujanbio

Errezitaldi poetiko-bertso-performatibo irakurri ikus-entzutekoa. Hitzez eraikitako errezitaldia da. Hizkuntza, bere azal eta mami, modu plastikoan erabiltzen du: hotsez, testu idatzi bidez, hitz lauz, bertsoz… eta soinu pregrabatuekin eta pantailako proiekzioekin interakzioan osatzen da emanaldia. Inguratzen gaituzten gaiez dihardu, Maialen Lujanbioren eztarritik.