ULIBARRI ARTZAINAK. GAZTA & TXAKOLINA

“Asier eta Iker Ulibarri gaztagileen familiako azken belaunaldia gara. Familian, antzinatik lurra, txakolin mahastia eta artaldea zaintzen ditugu Araba eta Bizkaia arteko lurraldean”. Horrela aurkezten dute Ulibarri Artzainek euren burua. Gordexola eta Okondo herrietan kokatzen dira, kostaldetik hogei bat kilometrora. Bizi diren tokian itsasaldeko klima dute eta era berean 200-1000 inguruko altitude duten mendiz inguratuta […]
ANE LINDANE. Umore bakarrizketa eta dastaketa esperientzia

Ane Lindane ez da espero duzuen emakume kuki, goxo eta atsegina. Potxolatik irtetzen zaiona egitera etorri zen mundura Barakaldoko ospitalean bilbotarra. Bai, bilbotarra da, ez Barakaldokoa. Publiko guztientzat egokia ez den umorezko bakarrizketa garratza da hau, non politika, kritika soziala, feminismoa, sexua… barrezka nahasten dituen, botere mota guztiei egurra emateko. Euskal umoregintzaren umore zuria kakaztera […]
ZORIA ETA ATZOKO ZAPOREA XXII. MENDEAN. La Mapatxa teatro taldea eta Geltokiko sukaldea

DASTAKETA ESPERIENTZIA + DESTINY DRIVER TEATRO LABURRA / Geltokiko sukaldea + La Mapatxa teatro taldea (Markos Goikolea antzerkigilea) Imajinatu etorkizun batean, gizakiok erabakiak hartzeari utzi diogula. “Destiny Driver” izeneko software batek gure izenean erabakitzen du zer bide hartu, zer jan, norekin egon… Begiak itxi eta algoritmoak erakusten dizkigu aukera bakoitzaren ondorioak. Eta hala, beldurrik gabe […]
Ardo dastaketa + Mikel Inun

Baztango Xurie upategiak Arizkunen kokatzen ditu haren mahastiak. 2019ko uztaz geroztik, ardotzen dute mahastietan bildutako mahatsa, ardo naturalak sortuz. Upeldegiko hainbat ardo dastatzeko aukera emango digute. Mikel Inunek, berriz, 2014an kaleratu zuen lehen diskoa eta harrezkero, ez dio ez sortzeari ez bide berriak urratzeari utzi. Pop estilotik abiatuta ere ez da inoiz mugatuta sentitu; kanta […]