IKUSLETEGIA: IKIMILIKILIKLIK. Vol. 2

Loraldia Festibala 2026 - Ikimilikiliklik Vol. 2 ikusletegia

“Ikimilikiliklik. Vol 2” Loraldiaren produkzio berria da. Abiapuntua Mikel Laboak eta Artze anaiek, orain dela 50 urte, sortu zuten sentikaria da. 1975ean guztiz abangoardista izan zen ikuskari hura. Gaur XXI. mendeko Ikimilikiliklik aurkeztera gatoz. Abangoardismoaren bidean kokatu gara eta Edurne Azkarate jarri dugu lemazain.    Imanol Agirrek gazte zelarik, originala ikusi zuen eta berriaren sustatzaileetako […]

SORMENOLA: JANUS LESTER. MENDI ERRUSIAR BAT DA MUSIKA EGITEA. Musika

Loraldia Sormenola - Janus Lester

Jokin Pinatxo musikari beratarraren proiektua da Janus Lester. Entsegu lokaletik milaka jenderen aurrean jotzera pasatu zen Janus Lester 2022an, plazaratu zuen lehen diskoarekin. Euskal Herrian ez ezik, Espainian eta Finlandian ere izan zen eta bizipen horiek sortutako senitmenduak baliatu nahi izan zituen sorkuntzarako. Horrela sortu zen bigarren diskoa. Emozioen barruan, alde ilunak eta alde argiak […]

SORMENOLA: ANDER LIPUS. LABIRINTOAN JOLASEAN. Arte eszenikoak

LORALDIA_SORMEN_OLA_25_26_POST-03

Tailerrean aktorearentzako teknika ezberdinen ezagutzan sakonduko dugu. Alde teknikoak jorratu ondoren alde poetikora pasatuko gara. Inprobisazioak eta ekintza txikien sorkuntzak hartuko dute garrantzia tailerraren bigarren partean. Antzerkiaren labirintoan murgiltzeko prest? Ander Lipus Madrilgo William Layton Antzerki Laborategian egin zituen lehen ikasketak. Bilbora itzulita, beste artista batzuekin batera Mina Espazioa eta Antzerkiola Imaginarioa sortu zituen. Antzerki […]

SORMENOLA: UXUE ALBERDI ETA IRATXE RETOLAZA. NARRAZIO-ARKITEKTURAK ETA GERUZA SINBOLIKOAK:  Uxue Alberdiren idazketa literarioan barna

SORMEN_OLA_25_26_Uxue-Alberdi-Iratxe Retolaza

LITERATURA Literatur tailer honetan Uxue Alberdiren unibertso literariora hurbilduko gara. Alde batetik, testu literario zenbaiten irakurketa kolektiboa egingo dugu, eta, aldi berean, testu literarioen sorkuntza-prozesuaz arituko zaigu Uxue Alberdi. Besteak beste, narraziogintzan Alberdik jorraturiko ezaugarri hauetan jarriko da arreta: narrazio-arkitekturak eta ahots narratiboak eraikitzeko bideak; giroak eta eszenak eraikitzeko estrategiak; osagai eta geruza sinbolikoen ehuntzeak; […]

BIDEA BIDEAN BIDE: FILM LABURREN PROIEKZIOA + SOLASALDIA: “Dena asmatuta dago” eta “Trabatutak”

Bidea Bidean Bide_URT25

Bi film labur ikusiko ditugu. Batetik, “Dena asmatuta dago” Jone Arriolaren zuzendaritzapean eta , bestetik, “Trabatutak” euskarazko lehen film labur musikala. Ondoren, egileekin solasaldia egongo da. Dena asmatuta dago Estetika zaharra eta arrosa duen bainugela. Komunaren erdian bainuontzi bat dago, non bi gazte erlaxatzen diren porro bat erretzen duten bitartean. Elkartzea indarrean jartzen den heinean, […]

IKUSLETEGIA: XIBEROA KANTUZ LORATURIK DOKUMENTALA: “Xiberoa Kantuz Loraturik. Txoriekin hizketan”

Loraldia Festibala 2025 - Xiberoa dokumentala

Doan. Ekintza honetan parte hartzeko ezinbestekoa da Lorazaina izatea eta Xiberoa Kantuz Loraturik ikusteko sarrera aldez aurretik erostea.   Goizero kantuz loratzen dira Xiberoako lurretan. Tradizioaren gotorleku eta sormenaren lurralde. Non denborak atseden hartzen duen, eta libertateak arnas. Bortitz bezain eder, anitz bezain hertsi. Xiberoa Kantuz Loraturik ikuskizuneko protagonistek ongi dakite iraganaren ondarea lanabes izan […]

Itzulpena-Traduccion + Petti

Angel Erroren liburuaren aurkezpena eta Pettiren kontzertu akustikoa. Karrikiri kultur espazioak bi sortzaileren bidegurutzea eskainiko du. Alde beterik, Angel Erroren azken poema liburua eta beste aldetik, jarraian, Petti bakarka. Hasieran, Angel Errok azken sormena ekarriko du: “Itzulpena-Traducción”. Baliteke idazleak ondu duen sormenik bitxiena, ez hainbeste darabilen gaiei dagokienez (gutxi gorabehera betikoak baitira: amodioa, denboraren joana, […]

Frankestein agurgarria disko-liburuaren aurkezpena

“Frankenstein agurgarria” disko-liburua ondu dute Ana Galarraga zientzia-komunikatzaileak eta Juan Luis Mitxelena Petti musikariak. Elkarren eskutik, lagin bat aurkeztuko dute Iruñaldian. Disko-liburua Victor Frankensteini idatzitako gutun musikatu bat da. Hain zuzen, egileek tripak atera dizkiote Mary Shelleyk idatzitako liburuari, eta hark egindako galderak berritu dituzte: Non daude zientziaren eta teknologiaren mugak? Nor da sorkariaren ekintza […]