Loraldia Sormen Digirala Beka - Laugarren edizioa (2025)

LORALDIA SORMEN DIGITALA BEKA. 4. EDIZIOA

Loraldiak gazte sormena sustatu nahi du eta horretarako kultur sormen-egonaldia aurkezten du.
Lekeition eta aste oso batez, kultur-proiektuak sortzeko tutoretzapeko egonaldia proposatzen dugu.

HELBURUAK

  • Ingurune digitalean euskarazko baliabide eta produktu berriak susatu.
  • Baliabide, euskarri, narratiba berriak… sortzen dituzten sortzaileei hauspoa eman.
  • Kultura berria bultzatu, dinamizatu eta ekoiztea.
  • Euskarazko kultura oraindik erabat finkatu ez den arloak aztertu eta ezarri, eta proposamen berritzaileenak sustatu.
  • Euskarazko kultur garaikideko diziplina anitzetan egitasmoak sortzea 
Loraldia Sormen Digirala Beka - Laugarren edizioa (2025)

EZAUGARRIAK

  • Xedea: ekinaldi edo produktu digital bat sortzea. Proposamena digital eremuan kokatu behar da eta espazio fisiko batean eskaintzeko aukera izan dezake, baina ez derrigorrez.
  • Nori zuzenduta: edozein sortzaile euskaldun aurkez daiteke. Banaka zein taldeka.
  • Jatorrizko sormen lana izan behar da.
  • Kultura arlo guztiak onargarriak dira: musika, arte eszenikoak, arte plastikoak, dantza, komikigintza, bertsolaritza, gastronomia, rol jokoak, Interneteko baliabideak, audioa…
  • Beka honek bi urrats ditu: sorkuntza lana bera eta sorkuntzaren emaitza, 2027ko hasieran aurkeztea, Loraldia Festibalaren baitan edo aparteko ekintza gisa.
  • Loraldia Sormen Digitala Bekaren ekarpena 10.000,00 € izango da.
    Sorkuntza prozesua eta aurkezpena lagunduko dira. Proiektu bakarrari emango zaio eta lehiaketa bidez aukeratuko da.

EPEAK

  • Aurkezteko lehen eguna: 2025eko irailaren 8a.
  • Aurkezteko azken eguna: 2025eko urriaren 19a.
  • Bekaren hiru egitasmo finalisten aurkezpenak: 2025eko urriaren 27-30 artean.
  • Ebazpena egiteko epea eta interesatuei komunikatzea: 2025eko azaroaren 3a.
  • Ebazpena publiko egitea: 2025eko azaroaren 5a.
  • Beka irabazleak 12 hilabete (2025eko abendutik 2026ko abendura) izango ditu proiektua martxan jartzeko. 

BALORAZIO IRIZPIDEAK

Aurkezten den proposamen guztien artean Loraldiak aukeratuko du proiektuaren xedeekin bat datorren egitasmorik hoberena eta 2027ko Festibalaren edizioan edo aparteko ekintza gisa aurkeztuko du.

Baloraziorako irizpideak:

  • Proiektuaren kalitatea
  • Gaitasun berritzailea eta originaltasuna
  • Proiektuaren hedatze ahalmena
  • Aurrez aurreko proiektuaren defensa. Elkarrizketa hau online egingo da urriak 27-30 artean, Loraldiak hautatutako egitasmoen arduradunei proposatutako data eta ordutegi zehatzean.

AURREKO EDIZIOTKO BEKEN ONURADUNAK

LEHENENGO EDIZIOA

GORPUTZAREN ATZEAN

Gorputzaren atzean - Loraldia Sormen digitala beka - 1. edizioa

BIGARREN EDIZIOA

HITZAURREA

Loraldia Sormen Digitala Beka - 2. edizioa: Hitzaurrea

HIRUGARREN EDIZIOA

APPAMAURIZIA

Loraldia Sormen Digitala Beka

Loaldia Gaztearen programazioa

Antolatzaileak

Laguntzaileak

NAIZ irratia - logoa
Laboral Kutxa logoa

Babeslea

logo_bizkaiko-foru-aldundia

Loraldia gazteako berriak