LORALDIA SORMEN DIGITALA BEKA. 1. edizioa
Gorputzaren atzean izeneko egitasmoak eskuratu zuen Loraldia Sormen Digitala Bekaren lehenengo edizioa.
Proiektu honen helburu nagusia gorputzaren gaia bere dimentsio sozial, teknologiko eta politikoarekin erlazionatuta jartzea da.
Formatu artistiko anitzak uztartzen ditu eta bakoitzak dimentsio desberdina ematen dio ohiko fisikotasuna gaindituko duen gorputzari, bai ahotsa eta literaturarekin, bai soinu eta irudi digitalarekin.
Gorputzaren atzean egitasmoaren arduradunak EHU-UPVko irakasle talde bat dago: Josu Rekalde, Katixa Agirre, Enrike Hurtado, Izarne Oyarzabal eta Patxi Azpillaga.
Xede nagusia proiektu bisual berritzailea sortzea zen, irudia sortu eta proiektatzeko egungo tekonologia digitalek eskaintzen dituzten aukerak baliatuz.
Gorputzaren atzean proiektuan Xulopen istorioa kontatzen da. Xulop biki digital ba da, Poluxen gizakiaren bertsio digitala, hain zuzen ere. Biki digitalak gizakien erreplika birtualak dira, ingurune digitalean gizakiaren itxura, jokaera eta are kontzientzia imitatzen dutenak. Irudikatzen dugun gizarte teknologizatuan gero eta zabalagoa eta sofistikatuagoa izango da biki digitalen erabilera. Hasierako liluraren ostean, ordea, biki digitalen erabileraren orokortzeak ondorio larriak eragingo ditu gizarte egituretan eta jendearen bizitetan ere. Une batean, beraz, gizakiek beren biki digitalekiko harremana eten egingo dute.
Xulop noraezean geratuko da, nor den, zer den argi ez dakiela. Xulopek hautsia du memoria, zatiak baina ez ditu gordetzen. Non da Polux? Zer da orain Xulop? Bizirik dago Polux? Zer da Xulop bera? Mamua? Gorputzaren atzean zer dago? Arima?
Narrazioak Xulop erakutsiko digu Poluxen bila eta azkenean jakingo dugu Poluxek ezin diola erantzun.
Gidoia: Katixa Agirre
Irudia eta bideoa: Josu Rekalde
Soinua eta musika: Enrike Hurtado
Aktorea: Ainhoa Artetxe
Dantzaria: Izarne Oyarzabal
Ekoizlea: Patxi Azpillaga
Eszenografia: Koldo Jones
Argiztapena: Koldo Belloso
3D eskanerra: Unai Rekejo
Jantziak: Onintze Abando
Soinua masterizatzea: AUDIOGELA
Zuzeneko txalaparta: Ibon RG
Zuzendaritza: Josu Rekalde