Loraldia Sormen Digitala Beka - 2. edizioa: Hitzaurrea

HITZAURREA

LORALDIA SORMEN DIGITALA BEKA. 2. edizioa

Hitzaurrea proiektua izan zen Loraldia Sormen Digitala Bekaren bigarren edizioaren irabazlea, aurkeztu izan diren 19 proiektuen artean.

Hitzaurrea egitasmoaren atzean Piszifaktoria Ideien Laborategia eta Fikzio Fabrika taldeak daude, eta Irati Agirreazkuenaga, Xabier Landabidea, Eneko Olazabal eta Mikel Ayllon dira taldekideak.

Bizi dugun garaiaren inguruko hausnarketa egitea du helburu Hitzaurreak: aldaketa digital eta teknologikoen aurrean poszionamendu eraikitzaile bat sortzeko.

xedea

Bizi dugun garaiaren inguruko hausnarketa egitea du helburu Hitzaurreak: aldaketa digital eta teknologikoen aurrean poszionamendu eraikitzaile bat sortzeko.

Horrela, teknologia erabiliko da gauzak elkarrekin egin ahal izateko, kalera irteteko, inguru hurbila esploratzeko (ez isolatzeko), tele-jardunerako eta arreta gure inguru hurbiletik arreta-gune globaletara bideratzeko. Teknologia gizakiaren protesia da, eta giza-agentziaren luzapen moduan dator planteamendu honetan; ez du gizakia baldintzatzen, areagotu egiten du.

SOINU-ESPERIENTZIA DIGITALA

Hitzaurrea soinu-esperientzia bat da, mundu digitala eta mundu analogikoa uztartzen dituena. Mugikorra eskuetan hartu eta entzungailuak jantzi ondoren, parte-hartzaileari etxetik herriko kaleetara ateratzeko gonbita egingo zaio. Nork bere herriko kaleak modu desberdin batean ibiltzeko, entzuteko eta sentitzeko balio duen esperientzia bat da, norberak hartzen dituen erabakien arabera, leku batera edo bestera eramango duena.

Mundu digitalean habiratuko istorio hau hainbat ataletan banatuta dago eta istorioaren euskarri nagusia soinua da (ahotsa, zarata, soinuak…).

Funtsean, etorkizunari eskainitako begirada ez-distopiko bat da, teknologia darabilena gizakiaz eta haren inguruneaz (etxeaz eta herriaz) jarduteko.

Teknologiaren bidez, publikoa erdigunean jarri eta protagonista bihurtzen duen abangoardiazko esperientzia bat da hau.

Hitzaurrean teknologia erabiltzen da gauzak elkarrekin egin ahal izateko, kalera irteteko, inguru hurbila esploratzeko (ez isolatzeko) eta arreta gure inguru hurbiletik arreta-gune globaletara bideratzeko.

SINOPSIA

M-ri ama hil zaio.
Babesgabe sentitzen da orain abiada bizian aldatzen ari den mundu batean. Etxetik atera da. Oinez ibili nahi du aterpe bila. Ezagutzen dituen betiko kale zaharretan norabide berri bat aurkitu. Baina dena ari da aldatzen uste baino azkarrago. Oinkada bakoitzarekin errealitatea pixka bat gehiago arraroagotzen zaio.
Inguruari entzutea norbere barruari begiratzeko modu bat da. M-k ibilian segituko du bere herriko txoko batetik bestera, bere ibilbidea baldintzatuko duten erabakiak hartzen dituen bitartean, harik eta bere buruarekin topo egingo duen arte kristal baten islan.

Eta, orain, nortzuk gara?

FITXA TEKNIKOA

ZUZENDARITZA eta DRAMATURGIA
Mikel Ayllon

EKOIZPENA eta GARAPENA
Piszifaktoria Ideien Laborategia
Fikzio Fabrika

AHOTSAK
Miren Onaindia, Eneko Olazabal, Amaia Dehesa, Xabi Landabidea, Aitziber Onaindia, Iholdi Beristain, Irati Agirreazkuenaga, Mikel Ayllon eta Nerea izeneko ahots sintetikoa.

KANTUAN
Iholdi Beristain eta Inun

SOINU-DISEINUA eta JATORRIZKO MUSIKA
Ibon Aguirre – Audiogela

GARAPEN TEKNOLOGIKOA
Talaios Koop.

LAGUNTZA
Loraldia (Sorkuntza Digitalerako Beka)

Babesleak

Laguntzaileak

Babeslea