EZAUGARRIAK
Ekinaldiaren proposamen artistikoa ahalik eta zehatzen deskribatzen duen dokumentu bat aurkeztu behar da. Jatorrizko sormen lana izan behar da. Kultur sorkuntzaren barruan arlo guztiak onargarriak dira: musika, arte eszenikoak, arte plastikoak, dantza, komikigintza, bertsolaritza, gastronomia, rol jokoak, interneteko baliabideak, audioa…
Aurkez daitekeen proposamena diziplina bat edota diziplinen arteko uztarketa izan daiteke.
Beka honek bi urrats ditu: sorkuntza lana bera eta sorkuntzaren emaitza, 2026ko hasieran aurkeztea, Loraldia Festibalaren baitan edo aparteko ekintza gisa.
Lana aurkezterakoan kontuan izan:
- Proiektuaren helburua, esan bezala, euskarazko eduki eta baliabide digital bat sortzea da. Ingurune digitala izan behar du proiektuaren zergatia, euskarria, baliabide nagusia. Hau da, helburua ez da proiektu analogiko baten digitalizazioa, baizik eta beren beregi ingurune digitalerako sortutako egitasmoa izan behar da.
- Jatorrizko sormen lana izan behar da.
- Ekinaldia digitala edo areto batean erakustekoa izan daiteke. Baina ez da beharrezkoa ikuskizun, ekinaldi, ekitaldi eta abar presentziala sortzea.
- Hitzak barne dituen sormen lana bada, euskaraz izan behar da.
- Sorkuntza lana bera eta emaitza nola plazaratuko den jaso beharko dira aurkezten den proposamenean.
DATA ESANGURATSUAK
Aurkezteko lehen eguna: 2024ko irailaren 10a.
Aurkezteko azken eguna: 2024ko urriaren 18a.
Bekaren hiru egitasmo finalisten aurkezpenak: 2024ko urriaren 29-31 artean.
Ebazpena egiteko epea eta interesatuei komunikatzea: 2024ko azaroaren 11a.
Ebazpena publiko egitea: 2024ko azaroaren 14a.
Beka irabazleak 12 hilabete (2024ko abendutik 2025eko abendura) izango ditu proiektua martxan jartzeko. Loraldiak baliabideak jartzeko konpromisoa hartuko du, sortzailearekin akordio (aurrekontua eta kultur edukiak zehaztuz) bat sinatu ondoren.
PROIEKTUAREN TXOSTENEAN JASO BEHARREKO INFORMAZIOA
Eskatzaileek Loraldiak zabaldutako inprimaki digitalaren bidez parte hartuko dute deialdian. Inprimaki horretan eskatutako informazioa dagozkien eremutan jasotzeaz gain, proiektuaren azalpena bilduko duen dokumentua erantsi beharko dute.
Dokumentu horrek honelako baldintzak eta ezaugarriak bete beharko ditu:
- Gehienez ere 10 orri izango ditu.
- Testua Arial tipografian idatzita egongo da, 12 puntutako tamainan.
- Edukia: proiektuaren azalpenean puntu hauek azalduko dira:
- Proiektuaren deskribapena eta sinopsia, hala badagokio
- Zein modutan betetzen dituen deialdiak ezarritako bi helburuak
- Lantaldea: parte hatzaileen curriculum vitae laburra
- Helburuak eta motibazioa
- Lantzen dituen diziplinak
- Zein publikoari zuzenduta dagoen
- Nola gauzatuko den
- Garapenaren plangintza
- Aurrekontua
- Behar teknikoak