Loraldia kultur egitasmoak konpromiso sendoa hartu du eraldaketa digitalaren arloan, Euskal Herriko kultura eta industria kulturalaren hedapena eta garapena sustatzeko.
Erronka horri erantzuteko, teknologia berriak eta transmedia baliabideak oinarri hartuta, ikuspegi berritzaileak aztertzen eta proiektu berriak sortzen ari gara.
Loraldian uste dugu eraldaketa digitalak aukera ugari eskaintzen dituela euskal kulturaren hedapenerako, narrazio molde berriak sortuz eta ikusleengana modu hurbilago eta parte-hartzaileagoan iristeko. Horregatik, ikerketa, esperimentazioa eta sorkuntza dira gure lanaren ardatz nagusiak.
Azken urteotan, urrats garrantzitsuak eman ditugu norabide horretan, hainbat proiektu arrakastatsu abian jarriz. Helburua da gure kultura zabaltzea eta bertako industria kulturala indartzea, teknologia berrien bitartez nazioarteko agertokira eramateko gaitasuna duten proiektuak garatuz.
Loraldia aitzindari izan nahi du eraldaketa digitalari dagokionez, euskal kulturaren transmisioa, irudimena eta berrikuntza uztartuz.
Etorkizuneko narratibak eta formatuak esploratzen jarraituko dugu, betiere gure erro kulturalak errespetatuz eta etorkizunari begira.
Kultur ekitaldiak ingurune analogikoan eta digitalean uztartuta.
HASIBERRIAK GARA BAINA NARRATIBA BERRIETAN ESPLORATZEN GABILTZA