Dantza bertikalaren esperientzia bakarra “Atxine” lanarekin Janire Etxaberen eskutik Loraldia Festibalean

  • Janire Etxabe dantzariak dantza bertikala eta arte plastikoak uztartzen dituen lan berri bat aurkezten du.
  • “Atxine” lanak emozio unibertsalak adierazten ditu. Ikusleak esperientzia sentsorial eta emozional indartsua biziko du.

 

Janire Etxabek “Atxine”-rekin dantza bertikalaren eta arte plastikoen arteko fusio berritzailea aurkeztuko digu Loraldia Festibalean. Emanaldian, emakumearen bizitzako etapa desberdinetan sentitzen diren emozio eta kultura kargei erreparatzen zaie, sinbolismoaren eta gorputz adierazpenaren bidez emozio unibertsalak transmitituz. Esperientzia sentsorial ahaztezina bermatuta dago.

Janire Etxabe dantza bertikalaren eremuan aritu da buru belarri 2017. urtetik aurrera. Atxine dugu azken sormena eta berriro ere ikuslea harritzeko eta hunkitzeko gogoarekin eszenaratuko du Loraldia Festibalean. Performance honek arte plastikoak eta dantza bertilaka uztartzen ditu.

 

Atxine

Emakume bat burukoa jantzita eszenan dago. Haren bizi-zikloaren bidean duen karga emozionalari eta kulturalari erreparatzen dio. Sinbologiaz aldatzen joango da eta objetuek protagonismoa hartuko dute.

Emakumea bertan  jaioko da, babestuko da, eta bertatik isuriko ditu ahotsa, odola, izerdia eta bizia. Soinu-eremuan, ttun-ttuna edo xirula bezalako doinu tradizionalak soinu industrialekin uztarutuko dira.

Jose Pablo Arriagak sortu ditu objektuak eta Paula Olazek soinu-espazioa.

Talde artistikoa eta teknikoa

  • Zuzendaritza artistikoa: Janire Etxabe
  • Dramaturgia: Janire Etxabe
  • Kanpoko begirada eta mugimendu aholkularitza: Garazi Etxaburu, Magali Lanriot
  • Koreografia: Janire Etxabe 
  • Musika: Paula Olaz
  • Musika nahasketa: Mikel F. Krutzaga
  • Objektuak: Jose Pablo Arriaga
  • Jantziteriaren diseinua: Ikerne Giménez
  • Jostuna: Inma González
  • Argiztapen diseinua: Carlos Solano
  • Altuera teknikaria: Mikel Bonilla
  • Argazkiak: Eider Iturriaga
  • Banaketa eta komunikazioa: Teresa Sala
  • Egonaldi artistikoak: Txitatoki Zirko, Garaion, La Nave, Sarobe Urnieta

 

Ekitaldiaren xehetasunak