BOZAK: Laura Sam, Heitxi eta Julieri elkarrizketa emanaldiaren harira

Loraldia Festibalaren 12. edizioan BOZAK emanaldiaren beste saio bat egingo dugu. Oraingo honetan Biran bilduko ditugu hiru sortzaile: Laura Sam, Julie eta Heitxi.

Hiru emakume, hiru estilo eta hiru jatorri.

Nola sentitzen dute zer izango den BOZAK eta zein izango da bakoitzaren proposamena? Hemen egin izan diegun elkarrizketa.

Bi galdera orokor hiru sortzaileei

Zer da BOZAK zuretzat eta zer du berezi hiru proposamenek gau berean partekatzeak?

Laura Sam:
Niretzat oso garrantsitsua da jaialdiek ahots eta hitz proposamenak sustatzea. Batzuetan, irudiz betetako mundu honetan ahazten dugu hitzari indarra ematea.

 

Julie:

Niretzat oso berezia izanen da nire lehen festibala baita eta nire lehen kontzertu osoa hego Euskal Herrian ere! Euskaldun berria naiz eta niretzat garantzitsua da Hegoaldean kantatzea eta nire kantuak partekatzea! Presio txikia badut ere, zinez oso pozten naiz Bilbora joatea nire kantuekin.
Partekatuko dut oholtza bi emazteekin Laura Sam eta Heitxi, emazteen gaua izanen da, indarra handi bat erakutsiko dugu. Jadanik ezagutzen dut Eider (Heitxi) Baga Bigarekin lan egiten dugulako eta artista handia da, bihotz handiarekin. Eta Laura Sam presatua naiz bere unibertsoa ezagutzea. Gau polita izanen da seguraski!

 

Heitxi:

BOZAK niretzat ahotsaren bidezko topagune bat da: ez bakarrik kantatzeko edo esateko, baizik eta barruan daramaguna partekatzeko espazio bat. Ahotsa gorputzaren eta emozioen luzapena da, eta BOZAKen hori mahai gainean jartzen da, biluztasunetik eta egiazkotasunetik. Hemen parte hartzea, lehenik eta behin, ohore bat da. Oso berezia da halako espazio batean jo ahal izatea, non artista emergenteei lekua ematen zaien eta gure ahotsa entzuteko aukera eskaintzen den. Horrelako proiektuek benetan balioa ematen diote sortzen ari garenari, eta hor egotea pribilegio bat da niretzat, eta hare gehiago Julie eta Laura Sam moduko artistekin konpartitzea. 

 

Loraldia-k “etorkizunari gaur ahotsa ematea” aldarrikatzen du. Nola konektatzen du zure lanak ideia horrekin?

Laura Sam:
Uste dut etorkizuna ez dela exis tzen eta nire lana be dago orainaldiari begira. Eszenan, ahotsarekin, hitzarekin, publikoarekin… hemen eta orain lan egiten dut. Horrela pentsatzen dugu datorrena.

 

Julie:

Nire lana berri berria da (urrian kaleratu nuen diskoa), eta bai bistan dena espero dut nire musikak etorkizunan parte hartuko duela. Nire kantuak euskaraz eta frantsesez ezagutarazteko nire helburua da, eta nire ametsa : publikoak kanta ditzan nire kantuak gogoz. Beharbada ostiralean denak elkarrekin nire kantuak kantatuko dugula ! 

 

Heitxi:

Nire abestiak eguneroko emozio, kezka eta galderetatik sortzen dira, eta ahotsaren bidez forma hartzen dute. Zentzu horretan, etorkizunari ahotsa ematea da orain sentitzen duguna zintzotasunez adieraztea, gaur esaten dugunak biharko oihartzuna izango duelako. Gainera, euskaraz sortzeak berez badu etorkizunarekiko konpromiso bat: hizkuntza bizirik mantentzea eta beste modu batzuetan berrasmatzea. Niretzat, etorkizuna ez da zerbait urruna, baizik eta orain sortzen ari garen zerbait, oholtza gainean, ahotsarekin, une bakoitzean.

 

Laura Sam – Proze sua

Proze sua izenak zer pizten du zure baitan? Zer “sua” ekarriko duzu Birara?

Emozionaren sua, gizatasunaren sua, topatzeko aukera.

Ahozko poesia eszenan: zer du ahotsak paperean geratzen ez denik?

Ahotsarekin literaturaren esperientzia aukerak handiagoak dira. Irakurketaren inmitatea partekatua da, kolek boa da. Uste dut momentu oso polita dela.

Murtzian jaioa izanda, Bilbon euskarara hurbildu zara: nola bizi izan duzu zure lehen urrats euskaldun hau?

Bilbon bizi naiz duela hamabost urte, eta orain daukat benetan denbora euskaraz ikasteko. B1ean nago. Nire helburua hizkuntza egunero bizitzea da, horrega k erabaki nuen errezitaldi hau sortzea: bizitzeko, ikasteko eta ikasketaz gozatzeko modu bat da. Niretzat, adibidez, elkarrizketa hau ariketa intersagrria bat da 🙂

 

Publikoak zer eramango du etxera: irudi bat, esaldi bat, gorputzeko dardara bat…?

Bakarrik ez egotearen sentsazioa.

 

Julie – Eklore

Eklore “lore bat bezala irekitzen” dela diozu: zer irekitzen da disko honetan?

Disko honetan nire bizia aurkezten dut, EKLORE nire lehen diskoa baita. Nire eguneroko bizian aski lotsatia eta barnerakoia nago. Kantuak idazten ditudanean errazagoa da niretzat nire sentimenduak azaltzeko.
EKLORE frantses hitz bat da, euskaraz “loratu” da, beraz lore bat bezala idekitzen dut nire bihotza eta kantatzen ditut barnetik diren nire hitzak eta gaitzak.

 

Zure pop unibertsoan, zintzotasuna eta pasioa aipatzen dira: nola bihurtzen dirahori kantu?

Egia erran, niretzat errezagoa da kantuetan. Terapia gisa, idazten ditut nire kantuak eta kantatzen ditut oholtzan. Betidanik musika berezia da niretzat, askatasun burbuila da dena posible baita erratea eta egitea.

 

Lehen diskoa aurkeztea mugarri da: zer izan da prozesuan zailena eta zer ederrena?

Baii egia erran nire lehen diskoa zinez nire lehen nini bezala da. Hartu nituen 3 urte dena idazteko eta konposatzeko. Nire lehen kantua “Dernière caresse” nire Amatxiren omenaldi bat da, Amatxik inspirazio ainitz eman zidan eta kantuak idaztea gogoa eman zidan. Nire “hari gidaria” diskoan nire haurtzarroa da, nola hazi nintzen, norekin, zer diren gai inportanteak gaur egun niretzat, heldu bat gisa. Hastapenean, zailtasun bat ukan dut, galdera bat: dena euskaraz ala dena frantsesez ala biak? Azkenean ez nuen lortu hautatzea beraz 2 hizkuntz hau hautatu ditut nire sustraiak errepresentatzen baitute (6 kantu euskaraz eta 6 frantsesez). Azkenean, orokorrean, prozesua ez zen hain zaila, talde biziki ona baitut nirekin, laguntza handia ukan dut ere musikariak aurkitzeko, dirua atsemateko. Plazer bat zen niretzat disko hori sortzeko. Eta gaur egun oso harro naiz.

 

Kontzertua EKErekin elkarlanean da: zer ematen dio lankidetza honek gauari?

EKE zinez oso garantzitsua da Ipar Euskal Herrian euskal Kultura bultzatzeko! Alimaleko lana egiten du EKEk urtean zehar, jadanik ikastaro bat egin nuen joan den abenduan Eken eta oso interesgarria zen, harritua izan naiz haien lana deskubritzeagatik. Gainera bulegoak Uztaritzen daude, nire herrian jaja.
Aurten oso pozten naiz Loraldian parte hartzea, nire gitaristarekin Mélissa eta nire kantuekin. Elkartuko gara martxoaren 27an oholtza gainean!!

 

Heitxi – Berreraikitze aroa

Berreraikitze aroa “itxaropen-gutun” gisa aurkezten duzu: nori idatzita dago gutun hori?

Nire buruari idatziko gutuna dela esan dezaket baina orokorrean diska entzuten duen orori dago idatzia. Azken finean, nik helarazitako mezuak norberak bere egin ditzake eta nirea ez den beste ikuspuntu batetik ikusi ere.
Abestiak idatzi ditudanean orokorrean nire buruari idatzi dizkiot, askotan ez naizelako ohartzen dudanaz, ez naiz gelditzen, eta idazten dudanean konturatzen naiz ikusten ez ditudan gauza askoz ohartzen dala nire buru eta barnea eta horrek gogorarazteko intentsioz idatzi ditut.

 

Erromerietatik eta hainbat formatutatik zatoz: zer ekarri dizu ibilbide horrek proiektu propio honetara?

Ibilbide horrek asko eman dit, batez ere taula gaineko segurtasuna eta moldatzeko gaitasuna. Erromerietan eta formatu ezberdinetan aritzeak publiko mota askoren urrean egotera eraman nau, eta horrek irakatsi dit momentua irakurtzen, jendearekin konektatzen eta egoera bakoitzera egokitzen.
Bestetik, musikalitate aldetik ere aberastu nau: estilo eta modu ezberdinak probatu ditut, eta horrek lagundu dit nire ahotsa eta nire lekua bilatzen. Azkenean, proiektu propio honetara esperientzia horiek guztiak ekarri ditut, segurtasun handiagoarekin eta argiago jakinda zer kontatu nahi dudan eta nola egin nahi dudan.

“Iragana ospatu eta etorkizun hobe baten alde borrokatzen duena”: nola bihurtzen da ideia hori soinu eta letra?

Nire kasuan, ideia hori oso modu organikoan sartzen da sorkuntzan. Letretan, iraganeko bizipenak eta ikasketak presente daude, baina ez begirada nostalgiko batetik soilik, baizik eta hortik ikasi eta aurrera egiteko bultzada bezala. Askotan, zaurgarritasunetik idazten dut, baina beti itxaropen puntu batekin, etorkizun hobe baten aldeko borroka horrekin.
Soinuan ere islatzen saiatzen naiz: badira momentu intimoagoak, bareagoak, eta at-batean indarra hartzen duten pasarteak, emozio horiek askatzeko. Kontraste horietan aurkitzen dut oreka, iragana eta etorkizuna elkarrizketan jartzen diren leku horretan.

 

Zuzenekoan, zer espero dezake publikoak: energia, intimitatea, dantza-gogoa, emozioa…?

Zuzenekoan denetarik egongo da, baina batez ere benetakotasuna. Momentu intimistak egongo dira, barrura begiratzeko eta konektatzeko, baina baita energia handiko uneak ere, askatzeko eta dantzatzeko.
Aurten bi proposamen ezberdinekin gatoz: bata dantzagarriagoa, eta bestea intimoagoa. Talde txikian formatu akustikoan gatoz, eta modu honetan publikoak ulertu ahal izango du nondik datorren abesti bakoitza, modu hurbilago eta biluziago batean.

Niretzat garrantzitsua da publikoarekin lotura bat sortzea, ez bakarrik musika entzutea, baizik eta zerbait bizitzea elkarrekin. Azkenean, kontzertua bidaia bat izatea gustatzen zait: emozioz betea, gorabeherekin, eta jendea