Bidea bidean bide: gazte sormenaren denboraldi berria abian da urriaren 30etik aurrera

  • Urriaren 30ean hasiko da programa Bira Kulturgunean, bost umoregileren `BostOK´ ikuskizunarekin.
  • Hilero, hitzordu bat Biran, diziplina anitzeko proposamen freskoez gozatzeko: umorea, musika, antzerkia, zinema…
  • Gazte sortzaileei lehen plaza eskaintzea eta publikoari talentu berriak deskubritzeko topagunea sortzea da helburua.

 

Loraldia Gazteak bultzatutako BIDEA BIDEAN BIDE zikloak denboraldi berriari ekingo dio datorren urriaren 30ean. Ekimenak sormen gazteari ateak irekitzen dizkio, formatu fresko eta hurbil batean, euskarazko kulturaren etorkizuneko protagonistak ezagutzera emateko.

Aurten ere, Bira Kulturgunea izango da gure etxea. Hilean behin, Bilboko Alde Zaharreko espazio enblematiko hau euskal sormenaren epizentro bihurtuko da, diziplina anitzeko programazioarekin. Umoretik hasi eta dantzara, musikatik igaro eta zinema ahaztu gabe. Plan paregabea asteazken iluntzeetarako, talentu berriez gozatzeko eta kulturaz blaitzeko.

Hau da Loraldiaren apustu sendoa gazteen sormena sustatzeko eta ikusarazteko, plaza seguru bat eskainiz eta publikoarekiko zubiak eraikiz.

Denboraldiko programazioa 

Urriak 30: BostOK! (Umorea)
Denboraldia barrezka hasiko dugu. Bost umoregilek osatutako ikuskizun lotsagabe eta garratza, ikuslea axolagabe utziko ez duena.

  • Sortzaileak: Asier Galarza, Manex Astigarraga, Maria Blanco, Esti Curiel eta Ander Malbadi.
  • Lekua: Bira Kulturgunea.
  • Ordua: 19:30.
  • Sarrera: 5 €.
  • Info+: Bostok!

 

Azaroak 6: MARTIA TALDEA (Musika)
Martia taldearen lehen diskoaren aurkezpena.

 

Abenduak 11: ZIMURRAK IZANGO DITUGUNERAKO (bertsolaritza, literatura, musika)

Lau gazte oholtzan, geroari kontu eta kantuan.

 

Urtarrilak 22: HOR KONPON eta ERREKA ZOKO HORTAN (laburmetraien proiekzioa eta solasaldia)

 

Martxoak 5,: MINA ESPAZIOA (Teatroa)

Bilboko Labayru kalean kokatuta zegoen Mina Espazio gune multidiziplinar alternatiboa gogoratuko dugu.

 

Zatoz gure kulturaren kimu berriak ezagutzera!